
BA NI LO
Argi nituen koloreak, prest papera eta bero ideia baina hiria biziegi dago gaur. Hozkailua sorgin-orratz erraldoi bat da, kaleko katuek funky kontzertua hasi dute eta zuhaitzak ez daude konforme ile-apaindegiko estilistarekin. Haizeak ere badu zer esana antza. Zure argi isilaren bila etorri naiz, margotzeko bakea aurkituko dudalakoan eta hala izan da. Hara Ilargi! Ez naiz bisitan etorri zaizun bakarra.