
GUSTURE
Gaur liburutegira joan gara. Liburuzainari arraroa iruditu zaio: oinutzik azaldu gara. Udazkena dela eta hosto lehorren gainean kris eta kras ibiltzea maite dugula esan diogu eta hark ondo deritzola baina liburuak oinekin ez, bihotzarekin sentitu, irudimenarekin irakurri eta bekainekin dantzatzeko. Baita berriz bueltatzeko, baina hurrengoan galtzerdiak janzteko mesedez.