KROKO

130,00

  • Neurria: 114 x 114 zm
  • Binilo itsasgarri matea

___________________________

Irudimenari leiho bat ireki zure gelan, horma leun eta margotuetarako binilo itsasgarri borobil honekin.

Zirri_11_Kroko

KROKO

Krokoren urtebetetze festa prestatzen ari gara. Berak ere ez daki zenbat urte dituen, gauza garrantzitsuak bakarrik oroitzen omen ditu eta hori ez da bat. Oroitzen du belarrak hitz egiten zuen garaia, erromeriak, zuri-beltzeko komikiak, Krokofiñeren besarkadak, portuko festak eta altxorra non gorde genuen. Hiru pausu ezkerrera, adarbakar urdinaren albotik igaro eta haritza aurrez dugula…

Biniloa:

BANILOBINILOen materiala horma leun, garbi eta margotuetarako binilo itsasgarri matea da. BANILO diseinuen milaka kolorez inprimatua. Bilbon diseinatu eta Iurretan sortua.
Kokapena erraz burutzeko beharrezkoak diren azalpenak aurkituko dituzu ARGIBIDEAK atalean.

Bidalketak:

Doan Iberiar penintsula, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoara.
Europa, Andorra, Ceuta, Melilla, Balear eta Kanaria uharteetara garraioaren kostua BANILOen pisu / bolumena eta entrega helbidearen arabera kalkulatzen da. Bidalketa honen kostua onlineko aurrekontuarekin batera azalduko da.

Bidalketa epea:

10 egunen buruan jasoko duzue. Eskaera jasotakoan, BANILO bakoitza Iurretan (Bizkaia) egin eta hartzaileari bidaltzen diogu.

Ordainketa:

Kreditu txartelarekin zein transferentzia bidez egin daiteke.

Kontaktua:

Gomendio, ideia, galderarik baduzu jarri zaitez gurekin harremanetan info@banilo.eus helbidean.

SKU: B10_KROKO Kategoria
Updating…
  • Ez duzu produkturik saskian.