LORA

130,00

  • Neurria: 114 x 114 zm
  • Binilo itsasgarri matea

___________________________

Irudimenari leiho bat ireki zure gelan, horma leun eta margotuetarako binilo itsasgarri borobil honekin.

Zirri_08_Lora(2)

LORA

Zure bila gabiltza, txiki. Haizeari galdetu diogu, ibaietan gora eta behera ibili gara, hodeietan marraztu zaitugu eta ilargia lotara joan eta eguzkia esnatu denean azaldu zara. Zure babeslekuak udaberria iritsi dela erabaki duenean ireki ditu lore-hostoak eta hor, lora erdian zu, lasai, goxo, ametsetan, lo.

Biniloa:

BANILOBINILOen materiala horma leun, garbi eta margotuetarako binilo itsasgarri matea da. BANILO diseinuen milaka kolorez inprimatua. Bilbon diseinatu eta Iurretan sortua.
Kokapena erraz burutzeko beharrezkoak diren azalpenak aurkituko dituzu ARGIBIDEAK atalean.

Bidalketak:

Doan Iberiar penintsula, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoara.
Europa, Andorra, Ceuta, Melilla, Balear eta Kanaria uharteetara garraioaren kostua BANILOen pisu / bolumena eta entrega helbidearen arabera kalkulatzen da. Bidalketa honen kostua onlineko aurrekontuarekin batera azalduko da.

Bidalketa epea:

10 egunen buruan jasoko duzue. Eskaera jasotakoan, BANILO bakoitza Iurretan (Bizkaia) egin eta hartzaileari bidaltzen diogu.

Ordainketa:

Kreditu txartelarekin zein transferentzia bidez egin daiteke.

Kontaktua:

Gomendio, ideia, galderarik baduzu jarri zaitez gurekin harremanetan info@banilo.eus helbidean.

SKU: B08_LORA Kategoria
Updating…
  • Ez duzu produkturik saskian.