34/2002 Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legearen arabera (aurrerantzean, IGMEZL), hauek dira webgune honen jabearen datuak:

Web gune honen jabetasuna eta titulartasuna Eider Eibar Zugazabeitiarena da “forma legala” (arrerantzear BANILO), 14263826-P I.F.Krekin. Helbidea: Aretxaga 12, 48003 Bilbo (Bizkaia). Harremanetan jartzeko, telefonoa zenbakia: 944792539 edo hurrengo helbide elektronikora zuzenduz: info@banilo.eus.

BANILOk, bere bezeroentzat, www.banilo.eus web gunea eskuragarri jartzen du interneten. Helburua, web guneak eskaintzen dituen zerbitzuak eta produktuetaz disfrutatu ahal izatea da. Aipatutako guztia 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Defendatzeko Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bategina onartzen duena, Informazio eta Merkataritza Elektroniko Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea eta 59/2003 LEGEA, abenduaren 19koa, sinadura elektronikoari buruzkoa arauturikoa betez.

www.banilo.eus web gunea, bezeroak modu eroso batean gure zerbitzuetara sartu ahal izateko sortu da. Web gune honen erabileraren bitartez, erabiltzaileak, onartu egiten ditu espresuki web gune honen Ohar Legalean ezarritako baldintza guztiak. Ez balitu onartu nahi, www.banilo.eus web gunera sartzen ekiditu beharko du.

Honako erosketa baldintza orokorrak aplikagarriak izango dira www.banilo.eus web gunearen bitartez saltzen diren produktu guztiei.

Ohar legalean jasotako honako baldintzak, www.banilo.eus erabiltze, eduki eta produktuak erregulatzen ditu. Web gune honen atzipena eta nabigazioak, suposatzen du bere ohar legalean jasotako baldintza legalak ezagutzea. www.banilo.eus web gunean sartzea, erabiltzailearen erantzunkizuna izango da.

Aldez aurretik, baldintzen onarpena eman behar da web gune hau erabili ahal izateko. Pribatutasun politika, Cookien politika, ohar legala eta oro har web gune honetan argitaratu daitezkeen bestelako prozedimenduak eta aurrerantzear zehazten direnak honako dokumentuan barne onartu beharko dira ere aldez aurretik.

Web gune honetan nabigatzen hasi baino lehen, ondo irakurri mesedez baldintza hauek. Web gune hau edo zatiren bat erabili baino lehen baieztatu eta onartzen duzu web gune honetan jasotako erabiltze baldintza guztiak. Web gunea soilik 18 urte edo gehiagoko adina duten pertsonek erabili ahalko dute.

Debekatuta dago zure kontuaren edukia eta informazioa modu ilegalean, ilegitimoan edo iruzur eginez betetzea. Aipaturiko aurreko kasuren bat emango balitz, gertatzen denaren erantzukizunak zureak izango dira, nahiz eta hirugarrenen izena edo ospea kaltetuko balitz ere. BANILOk beregan arantzunkizunak sor ditzakeen hitz desegokiak edo legez kanpokotzat jotzen dituen edozein deskribapen edo gako-hitza ezabatzeko eskubidea gordetzen du.

BANILO, erabiltzailearen ekintza zein ez egiteen ondorioz gerta daitezkeen kalteengatik ez da erantzule izango. Bestalde, erabiltzaileak, kontu baimenik gabeko erabilera edo beste edozein segurtasun-urraketen berri jakinez gero, BANILOri berri eman beharko dio lehenbailehen.

www.banilo.eus-en egiten diren eskaintzei dagokienez, adin nagusiko kontsumitzaile edo erabiltzaileen azken kontsumitzaileentzat zuzentzen da. Nahiz eta pertsona Juridikoa izan, kontsumitzaile bezala hartzeko aukera balego, ere horrela kudeatuko da. Beti ere, indarrean dagoen eta lehen aipatutako araudiak jasotzen duena betez.

Erosketak edo eskaerak egiteko www.banilo.eus helbidean, beharrezkoa da erabiltzaileak web orrian izena ematea, ondorengo estekan jasotzen den formularioa osatuz: http://www.banilo.eus/checkout-2/. Web guneko baldintza orokorrak eta lege oharrean ezarritako guztia onartu beharko duzu aldez aurretik. Bestalde, www.banilo.eus-en eskaintzen diren produktuak eta zerbitzuak erosterakoan, momentu horretan indarrean dauden baldintzak onartu beharko dira.

BANILOk eskubidea gordetzen du, baldintza horien zati bat aldatzeko edo ordezteko. Zure erantzunkizuna izango da, aldaketei buruzko informazio eguneratua izateko politiken aldizkako berrikuspena egitea.

Baldintzen aldaketak ematen direnean, zure etengabeko erabilera edo webgunera sartzearekin, azken horien onarpena ekarriko du automatikoki. BANILOk, etorkizunean, zerbitzu eta / edo funtzio berriak ere eskaini ahal izango ditu webgunearen bidez (tresna eta baliabide berriak abiaraziz). Ezaugarri edo zerbitzu berri horiek lege ohar honen baldintzak bete beharko dituzte ere.

Ordaindu gabeko zorrak edo saldo ezkorrak mantentzen dituzten bezeroei, www.banilo.eus-n sarbidea debekatzeko edo ekiditzeko eskubidea gordetzen du BANILOk.

BANILOk www.banilo.eus web gunearen bitartez, uneoro salmenta produktuak erakutsiko ditu, bere ezaugarriekin eta argitaratutako precio publikoarekin batera. BANILOk, www.banilo.eus web gunea bidez salmentan jartzen dituen produktuen eskaintzak, edozein momentutan erabakiko ditu.

3.1. PREZIOA

BANILOk produktu bakoitzaren prezio publikoa adieraziko du, zergak barne, eta, hala badagokio, dagokion unitate prezioa ere ezarriko du.

3.2. ESKURAGARRITASUNA

BANILO-k Europari dagokion eremu geografikoan eskeintzen ditu bere produktuak eta zerbitzuak. Nolanahi ere, BANILO-k zure egoitza dagoen eremu geografikoan erabilgarri egon daitekeen ala ez jakinaraziko dizu.

3.3. BIDALKETA GASTUAK

Eskaera bakoitzean, eremu geografikoaren arabera, manipulatzeko, biltzeko, kontserbatzeko, garraiatzeko gastuak zehaztuko dira. Eskaera egiterakoan eta interesdunak bidalketaren gune geografikoa definitzerakoan bidalketaren gastuei buruz informatuko zaio. Interesdunak, ESKAERA EGIN botoia sakatzen duenenan, bidalketaren gastuak ezagutuko ditu eta horiek onartuko ditu. Hortaz, interesdunak erosketa-prozesua amaitu aurretik jakingo du zenbatekoa izango den zehazki bere eskaeraren bidalketa kostua.

3.4. ESKAERAREN EGIAZTAPENA

Bezeroak, ordainketa-prozesuan “Eskaera egin” botoian klik eginez baieztatuko du ordainketa. Botoi hori behar bezala identifikatuta egongo da. Bezeroak ezagun dadin zeintzuk diren hartzen dituen konpromisoak, ESKARIA EGIN testuarekin identifikatuta egongo da botoia.

Berrespen horretatik aurrera, eskaera tinkoa eta behin betikoa izango da. Era berean, modu automatikoan erregistratu eta BANILO banaketa gauzatzera pasako da.

3.5. ESKAEREN JARRAIPENA

Bezeroak edozein unetan eskaeraren egoera jakingo du hurrengo helbide elektronikoaren bidez: info@banilo.eus.

3.6. ESKAEREN BANAKETA ETA EPEA

Lehenago aipatu den bezala, eskaera egin aurretik, kontutan hartu behar duzu eskualde geografikoa, egiaztatu BANILOk bizi zaren eremuan zerbitzua eskaintzen duen edo ez. Hala eta guztiz ere, BANILOk konpromisoa hartzen du egiaztatzeko, dokumentu honetako 3.2 puntuan jasotako eremu geografikoa, bezeroarenarekin bat egiten duen edo ez egiaztatzera.

3.7. BANAKETARAKO EGUN BALIODUNAK ETA EPEA

Produktuaren banaketa gehienez 30 egunekoa izango da. Hala ere, banatzeko zerbitzua gutxi gorabehera 7 eta 15 lanegun bitartekoa izaten ohi da. Edonola ere, larunbat, igande eta jaiegunak kalkulu horretatik baztertzen dira.

Bezeroak izendatutako helbidean bidalketa bakarra egingo da eskaera bakoitzeko. Bezeroak, bidalketarako web gunean erregistratu zuen helbidea hartuko da kontutan. Produktu bat baino gehiago duten eskaeretan, hautatutako produktuen arteko epe handiena kontutan hartuko da estimatutako banatzeko denbora-epe bezala.

Txartelaren arabera, data ezberdinetan dagokion zenbatekoa kargatuko da. Ordainketa gauzatzeko onartuko dira: TRANSFERENTZIA BANKARIOA edo VISA, MASTERCARD eta AMERICAN EXPRESS kreditu txartelak.

4.1. Eragiketen segurtasuna.

BANILOk segurtasuna bermatzeko eragiketa elektroniko komertzialetan, jarraitu egiten du segurtasun politika zorrotz bat. Komunikazio seguruak bermatzeko sare batean, nabarmentzekoa da besteak-beste, kriptologia protokoloen erabilpena. Esate beterako SSL” (Secure Sockets Layer-SSL), euskaraz ere izendatuta konexio seguruko geruza. Edo baita ere “HTTPS” (ingelesez Hypertext Transfer Protocol Secure) erabiliz, euskaraz, Hipertestuak transferitzeko protokolo segurua. Hori, hain zuzen ere, hipertestuak transferitzeko protokoloan oinarritzen da HTTP (ingelesez Hypertext Transfer Protocol). Aipatutako protokoloetatik, lehenengoa, hipertestuen transferentzia segurua bermatzeko erabiltzen da, alegia, HTTPren bertsio segurua izango litzateke erabiltzen dena, hau da HTTPS-a.

Erosketa elektronikoak egiteko hurrengo urrats huek jarraitu behar dira:

1.- Idatzi zure txartelaren zenbakia, iraungitze data eta Segurtasun kodea (atzealdeko 3 digituak).

2.- Entitate bakoitzak bere sistema propioa erabiltzen du txartelaren jabetza egiaztatzeko. Zure bankuan jakinaraziko dizute zein den zurea. Gehienek, SMS mezu bat bidaltzen dute txartelarekin lotutako telefono zenbakira. Bidaltzen duten gakoa ez da memorizatu behar, eragiketa bakoitzean gako ezberdina erabiltzen delako.

3.- Sartu jasotako pasahitza.

4.- Sistemak txartelaren jabetza egiaztatzen duenean, segidan, datuak balioztuko ditu eta ordainketaren berrespenari buruz informatuko zaitu.

Bezeroak BANILOn egindako erosketa guztiak edo haien zati bat ezereztatzera edo atzera egitera eskubidea du. Erabaki hori justifikatu beharrik gabe. Horretarako, 14 egun naturaleko epea izango du.

Atzera egiteko epea 14 egun natural eta gero iraungiko da. Zuk edo hirugarren bati (garraiolaria izan ezik) eskatzen badiozu atzera egiteko eskaera gauzatzeko zu ordezkatuz. Aipatutako epea zenbatzen hasiko da, ondasunen jabetza materiala hirugarren horrek jaso zuen momentutik aurrera.

Kontratuaren ezereztatzea gauzatzeko erabakia argi eta garbi igorri beharko duzu, adibidez, postaz edo mezu elektronikoz bidalitako gutun baten bitartez. Aurreikusitako epearekin betetzeko, nahikoa da eskubidea gauzatzeko komunikazioa epe hori pasa baino lehen bidaltzearekin.

BANILOra bueltatzen diren ondasunak edo produktuak, beti erabili gabe egon beharko dira, azaroaren 16ko 1/2007 Errege Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoaren araberakoa jasotzen duena salbu.

Egungo legezkotasuna kontuan hartuta (103. artikulua. 1/2007 Errege Dekretu Legislatiboa, azaroaren 16koa), alegia atzera egiteko eskubidea ez da aplikatuko besteak-beste hurrengo kasuetan:

  • Azkar iraungitu daitezkeen ondasunak, produktu irekiak edo partzialki kontsumitu direnean.
  • Banaketa gauzatu ondoren, osasun-babeserako edo higienerako arrazoiak direla-eta itzuli ezin diren produktuak edo zigilua kendu zaizkien ondasunen kasuetan.
  • Banaketa eta gero, ondasunaren izaera kontuan hartuta beste ondasun batzuekin batu edo nahasten direnean eta bereiztu ezinak suertatzen direnean.
  • Soinu edo bideo grabazioetan, ordenagailu programetan eta abar. Prezintoa kendu zaionean kontsumitzailearen aldetik. Irizpide berdina aplikatuko zaie liburuei.
  • Kontsumitzaileen eta erabiltzailearen zehaztapenen arabera egindako gauzak edo produktuak. Edo argi eta garbi, produktuak modu pertsonalizatu batean eskaini direnean.

Atzera egiteko eskubidea gauzatu eta geroko ondorioak: BANILOk itzuliko dizkizu erosketaren kantitatea (banaketarako gastuak barne). Aipatutakoa ez da gauzatuko hurrengo kasuetan: banatzeko gastu arruntak hautatu ez zirenean, banatzeko bide merkeena ez zenean hautatu edo banatzeko kosteak bereziak direnean. Era berean, atzerapenik gabe eta, kasu guztietan, kontratua gauzatu zen momentutik, 14 egun naturaleko epean eman beharko da jakinarazpena.

Espresuki adierazi ezean, BANILOk hasierako transakzioan erabilitako ordainketa-modu bera erabiliko du erosketaren diru itzulketa gauzatzeko. Edonola ere, ez duzu gasturik izango itzulketaren ondorioz.

Lehenago aipatutakoaz aparte, BANILOk erosketari dagokion diruaren itzulketa geldiarazi ahalko du, ondasunak edo produktuak bueltan jaso arte edo kontsumitzaile edo erabiltzailearen aldetik itzultzeketa gauzatu delaren froga edo ziurtagiria jaso arte.

Hala badagokio, ondasunak itzultzeko gastu zuzenak, zure gan hartu beharko dituzu.

Ondasunak zuzenean BANILOra produktua zetorren enbalatze berean erosketa-tiketarekin batera bidali beharko dituzu. Kontratua gauzatu zenetik, 14 egun naturaleko epean egin beharko da bertan behera uzteko erabakia hartu eta jakinarazteko. Bestela, ulertu egingo da atzera egiteko eskubidea bertan behera geratu dela.

Para el ejercicio de su derecho de desistimiento, deberá remitir un correo electrónico a info@banilo.eus, o bien un correo vía postal a: BANILO (Eider Eibar) Aretxaga 12, 48003 Bilbo (Bizkaia). Para cualquier cuestión no dude en llamar al teléfono: 944792539.

Zure atzera egiteko eskubidea gauzatzeko hurrengo helbide elektronikora zuzendu: info@banilo.eus edo posta arruntaz hurrengo helbidera zuzendu zaitezke: BANILO (Eider Eibar) Aretxaga 12, 48003 Bilbo (Bizkaia). Edozein zalantza argitzeko deitu lasai asko, hurrengo telefono zenbakira: 944792539.

ATZERA EGITEKO ESKUBIDEA GAUZATZEKO EREDUA erabili dezakezu ere:

E-posta: Honako idazkiaren bitartez, ______ __________________________Jaunak / Andereak, adin nagusikoa, __________________ NANarekin eta hurrengo helbidearekin ____________________ jakinarazten dizu ondorengo salmenta kontratuaren bidez jasotako hurrengo zerbitzu/ produktuen (Erosketa osoaren kasuan, dena adierazi) atzera egiteko eskubidea gauzatu nahi duela: Eskaera zenbakia:_____________, jaso zen data: _____________

Kontsumitzailearen eta erabiltzailearen sinadura: Data:

Garantiari dagokionez, BANILOk saltzaile gisa erantzule izango da bezeroaren aurrean, 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Defendatzeko Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bategina onartzen duena kontutan hartuz.

Produktua, aurreko paragrafoan aipaturiko araua ezartzen duena kontutan izanda ez balu kontratuak ezartzen duenaren araberakoa. Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak eskubidea izango du produktuaren konponketa, ordezko bat edo prezioaren beherapen bat jasotzera. Kontsumitzaile eta erabiltzaileentzako doakoak izango dira prozedura hauek. Aipaturiko aukerak objektiboki ezinezkoak edo neurriz kanpokoak balira ez dira aplikatuko.

Produktua konpondu eta banatu eta gero, kontratuak ezartzen duenaren araberakoa ez balitz, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak ordezko produktu bat eskatu lezake. Aipatutakoa, beti ere, desproportzinala edo gehiegizkoa ez balitz. Kontratuaren ezereztapena edo erosketaren prezio murrizketa eskatu ahalko da kontsumitzailearen aldetik.

Era berean, ordezkoak ez balu lortuko produktua eta kontratuak ezartzen duena bete. Kontsumitzaileak edo erabiltzaileak produktuaren konponketa eskatu ahalko du. Salbu, aukera hori desproportzionala suertazen denean. Prezioaren beherapena edo kontratuaren ezereztapena arauak ezartzen dituen baldintzetan ere eman ahalko da.

Erabiltzailearentzat, konponketa edo ordezko produktua zentzuzko moduan ezin denean gauzatu. Prezioaren beherapena eta kontratuaren amaiera kontsumitzailea eta erabiltzaileak nahi duenean gauzatzea eskatu ahalko du.

Ebazpena ez du aurrera egingo adostasun ezak garrantzi gutxikoa denean. Prezioaren beherapena, era proportzionalean izango da kontratuaren arabera, produktua banatzeko momentuan zuen balioa eta benetan zuen prezioa kontutan izanda.

Banaketa egin zen momentutik eta bi urte arte BANILOk erantzun go du adostasun akatsak edo eza dauden erosketen aurrean. Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak, adostasun eza edo akatsari buruz jakin zuenez geroztik bi hilabeteko epea izango du erreklamatzeko.

www.banilo.eus web guneko hasiera orriko behealdean aurki daitezke behar bezala identifikatuta pribatutasun eta cookien politikak.

“Cookieak” bezeroaren ordenagailuan gordetako testuko fitxategi txikiak dira eta bezeroari buruzko informazioa gordetzen dute. www.banilo.eus-ek cookieak erabiltzen ditu. www.banilo.eus helbidean eskuragarri dauden cookie politiketan deskribatutako baimen informatua eskatuz eta deskribatuz. Pribatutasun eta cookien politikak, web guneko hasiera orriko behealdean aurki daitezke behar bezala identifikatuta.

www.banilo.eus web gunera sartu eta erabili eta gero, bertan sortu litekeen edozein gatazka, Bilboko (Bizkaia/ Euskadi) epaitegien jurisdikzio edo beraien goi jerarjikoen agintaritzaren pean ezarriko dira.

Webgune hau kudeatzen duten ezarpen, baldintzak eta eratorritako harreman guztiak Espainiako legeriak babesten ditu.

Updating…
  • Ez duzu produkturik saskian.